eskohitza.com

EskohitzaBlogakKarraxkamendiko txondorra → Haiti

RSS 2.0

En fin: hiru asteren buruan lurrikara beste efemeride bat baino ez da izango.

Berria.info-ko artikuluak bat-batean gelditu dit azken egunetako zifra dantza: “111.481 hil direla egiaztatuta dago, eta Gobernuak uste du gaur gauerako 150.000 izango direla; hildakoetatik 75.000, hobi komunetan lurperatuta; 193.891 lagun, zaurituta; 11.000 etxebizitza suntsituta, 32.321 kaltetuta; milioi eta erdi lagun, etxerik gabe; eta 610.000 haitiar, behin-behineko 500 kanpalekutan. Gurera ekarrita, Barakaldoko (Bizkaia) herritar guztiak baino hildako gehiago, Donostiakoak baino zauritu gehiago eta Arabako eta Bizkaiko herritar guztiak etxerik gabe. Haitiko Babes Zibilerako Zuzendaritza Nagusiak atzo eman zituen behin-behineko azken zenbaketaren datuak.”

 

Horren agerikoak ez diren zenbat datu ere badaude. Agian sekula argituko ez diren datuak: era guztietako ale transgenikoen (herrialde “garatuetan” animalien hazkunderako ere galaraziak dauden arto, gari, arroz transgenikoen) ez dakit zenbat tona (ez urik, ez sukalderik ez dutenentzat egundoko laguntza; baina noizean behin biltegiak hustu behar izaten dira eta gobernuek ederki ordaintzen dute gainera. Negozio borobila? Ez dakit ba); 10.000 soldadu Estatu Batuar Euskal Herria baino 7.000km karratu gehiago dituen lurralde batean (joño-joño, asaltoko tropak arroz zakuak banatzeko? Historian ez da asko urrundu beharrik Haitin Estatu Batuen okupazioarekin topo egiteko). Batek daki zenbat haur ospitaleetan bahituak (hortik kanpo zenbat?) eta Frantzian dozenaka familia  adopzio tramiteek aurrera jarrai dezaten exijitzen, pedofiloak aldiz eskuak igurtziz lerdea dariola eta Munilla? (guztia jarraian etortzeak ez dakit zerbat esan nahiko duen, baina halaxe etorri zait). Organorik behar izan ezkero, hementxe duzu berebiziko aukera, 5.000$ dago atzerritarrentzako giltzurruna Ertamerikan, Merkatuaren legeari jarraituz Haitin (badakizue eskari bera + oferta ikaragarri handia...) atera kontuak.

 

En fin: hiru asteren buruan beste efemeride bat baino ez da izango. Hala ere Haitik hor segituko du, lurrikara aurreko eta ondorengoko expolio ekonomikoaren gaitz endemikoak jota, Ameriketako Estatu Batuen base militar bilakatuta, orotariko negozioen paradisu (berreraikuntza, adopzio ilegalen sareak, pedofilia sareak, organo trafikoa, kafe eta azukre lursail handiak, turismo sexuala...) Kolonia garaitik horren gutxi aldatu dira oinarrizko formulak:

despota - zuria - europarra

vs.

esklaboa - beltza – afrikarra

Pantei vuduko indar askatzaileek ekar dezatela Mackandalen bideari jarraitzeko kemena.

 

Port-au-Princeko eskonbroei danbor soinua darie.


Gomendioa:Neguko arrats luzeak liburu on batekin bete nahi izan ezkero, Haitiko historia era berezi batean nobelatzen duen Alejo Carpentierren “El Reino de Este Mundo” gomendatzen dizuet. “Real maravilloso” aren perlarik ederrenetarikoa.

 

On egin!

 

Zabaldu | Bildu

Erantzunak

ibai 2010-01-27

Eskerrik asko datu horiengatik. Komentatzeko beste gauza bat da prentsak horrelako tragedietatik ateratzen duen etekina. Uste dut El País-en izan zela, "Las mejores imágenes del terremoto de Haití" bezalako gauzak irakurri zitezkeen...

Liburua apuntatzen dut.

Zeuk erantzun

(ez da publikatuko) (zenbakiz idatzi)

Azken erantzunak

Etiketak

abeltzaintza AEB AHT Aitzorrotz albisteak 2.0 Alejandria alkatea android android euskeraz AP-1 arazoa aretxabaleta argia sariak arrazakeria askatasuna Atxorrotx autopista barkos iraulis Bazen behin... bertso afaixa bertsuek bidehuts bioerregaia bloga boterea bush Compartir Dóna Gustet copyleft Darwin demokrazia dragoibola dragonball Eboluzioa Eduardo EEBB egoitza egunkaria eguzkia EHZ eingeinke ekologia ekologikoa el corazon del sapo eliza emakumea emigrazioa erlijioa errepresioa eskohitza Eskoitza eskoriatza eskutitza estandarrak estricalla Eurocopa euskal herria euskal literatura musika euskal-selekzioa euskalgintza euskara euskera eztabaida facebook firefox futbola gabonak Galeano Galiza garapenerako lankidetza Gari garraio publikoa Gioconda Belli gmail gnu/linux gogoeta Haiti hauteskundeak Hautespen naturala herri indigenak hipokrisia hotmail IE inboluzioa informatika inkernu inkernu agurra 5 urte integrazioa internet internet explorer irak irteera jaiak jaixak jamendo janari bilketa kataia eten barik kloakao kontsulta kontsumitzaile kooperatiba kotxeak krisia Kultura laboa lehendakaria librezale Liburutegia lokalizazioa memoria Michael Jackson miss miusikal moments monarkia mozilla mugikorrak musika musika askea natura nazioak nekazaritza nortasuna nubi elkartea obaba ondare historikoa oporrak palestina Pirritx Porrotx sarrerak psikosia poesia postarixa presoak sagardotegia sahara san pedroak san pedruak Sanpedruak sarea seiluak senidetzea SGAE google software librea sormena toponimia twitter ubuntu umorea willis drummond windows wordpress xenofobia Zientzia zinia


Blog honetako edukiak Creative Commons BY-SA 3.0 lizentziaz babestuta daude.