eskohitza.com

EskohitzaBlogakEskoitzan... libre! → Presoak borrokan, gu ere bai!

RSS 2.0

Presoak borrokan, gu ere bai!

Eskoitzan... libre! (Eskoitzan... libre!)

2010-01-27

Etiketak: (ez dago etiketarik)

Asteburuan baraualdia egingo du eskualdeko herritar talde batek Arrasateko udaletxean, aste honetan euskal preso politikoak egiten ari diren gose grebarekin bat egiteko elkartasuna adieraziz: “Gaixo larriak eta zigorra beteta duten presoak etxera!Eskubide guztien jabe Euskal Presoak Euskal Herrira!”

KONPROMEZU UNEA, KONPROMEZU URTEA

 

Hitz horiekin definitu genuen 2010. urtea,Bilboko kaleetan 44.000 lagun baino gehiago bildu gintuen manifestazioan. Euskal preso politikoen eskubideen defentsan norbanako zein eragile politiko eta sozialen konpromezuak definitu eta aktibatu behar diren urtea, atxikimenduetatik konpromezuetarainoko  bidea eskuz-esku eta elkarlanean burutu beharreko urtea. Espainiar zein Frantziar estatuetako gobernuetako bulegoetan diseinatutako espetxe politikak bakoitzak bere inguruan salatzeko urtea.

Egoera oso larria da. Debagoienan dauden  35 preso politikoetatik bakarra dago Euskal Herrian. Beste guztiak dispertsaturik aurkitzen dira, etxetik ehunka kilometrotara. Ion Agirre, Iosu Uribetxeberria eta Jose Luis Elkoro gaixo larri daude. Jose Ignacio Gaztañaga, Luis Mari Azkargorta eta Ion Agirre bera, zigorra beteta izan arren espetxean mantentzen dituzte, bahiturik. Hori gutxi ez eta orain senide eta lagunei miaketa umilagarriak burutu nahi dizkiete aurrez aurreko bisitetara sartzeko, bisita eta komunikazio eskubidea larriki urratuz.

Neurri bereziak aplikatzen dizkieten kolektiboa da euskal preso politikoena, gatazka politikoaren izaera ukatu nahi duten arren, euskal errepresaliatuei  eta beraien senideei aplikaturiko neurri bereziek agerian uzten dute hauen izaera politikoa.

Euskal herriko eragile politiko bat izanik, Urtarrilean borrokaldi bati hasiera eman zion kolektibo honek. Euskal Herrian zabaldu beharreko prozesu demokratikoari bultzada ematea eta espetxeetan dauden muturreko egoerak gainditzea dira aldarrikapen nagusiak. Gaixo larri dauden eta zigorra beteta duten presoen kaleratzea eta eskubide guztien jabe presoak Euskal Herriratzea hain zuzen. 

Borrokaldia urte guztian zehar luzatuko da eta era guztietako ekimenak burutuko dituzte; komunikazio grebak, enkarteladak, itxialdiak, baraualdiak...

Kalean ere aspaldi gabiltza aldarrikapen hauen inguruan ekimenak antolatzen eta bide horretan lanean jarraitzeko asmoa dugu. Guk ere gure ekarpena egin nahi diogu presoen eskubuideen zein beraien senideen eskubideen aldeko borrokari. Horrela, Urtarrileko azken asteburuan baraualdi bat egingo dugu Arrasaten. Asteburua ekimen desberdinekin jantziko dugularik.

Ekimen hauen artean deialdi berezia burutu nahi dugu Urtarrilaren 31an arratsaldeko 6etan Arrasateko herriko plazatik hasiko den manifestaziorako. “Gaixo larriak eta zigorra beteta duten presoak etxera!Eskubide guztien jabe Euskal Presoak Euskal Herrira!” Lemapean.

 Eskualdeko eragile politiko, sindikal, sozial eta herritarrak sarri azaldu gara eskubide hauen alde, eta bide horretan konpromezuak biderkatzeko deia luzatu nahia dugu. Presoen egoera larria gainditu behar delako, presoen senideen  eskubideak aldarrikatu nahi ditugulako, senideek jasaten dituzten eraso zein ilegalizazio hotsen aurrean babesa eskeini nahi diegulako,guk gure aletxoa jarriko dugu.Lerro hauen bidez eskualdeko herritarroi ere  deia luzatu nahi dizuegu ekimen hauetan parte har dezazuen. Urtea konpromezuak hartuz has dezagun!


URTARRILAK 29-31: BARAUALDIA Arrasateko udaletxean.

URTARRILAK 29: AZKEN OSTIRALA, arratsaldeko 19:00tan elkarretaratzea herriko plazan.

URTARRILAK 30: 12:30tan Arrasateko Kulturaten "Burdinen arteko Herria" liburuaren aurkezpena.

URTARRILAK 31: 18ETAN MANIFESTAZIOA ARRASATEKO PLAZATIK.

Zabaldu | Bildu

Erantzunak

Ez dago erantzunik.

Zeuk erantzun

(ez da publikatuko) (zenbakiz idatzi)

Azken erantzunak

  • Ez dago erantzunik

Etiketak

abeltzaintza AEB AHT Aitzorrotz albisteak 2.0 Alejandria alkatea android android euskeraz AP-1 arazoa aretxabaleta argia sariak arrazakeria askatasuna Atxorrotx autopista barkos iraulis Bazen behin... bertso afaixa bertsuek bidehuts bioerregaia bloga boterea bush Compartir Dóna Gustet copyleft Darwin demokrazia dragoibola dragonball Eboluzioa Eduardo EEBB egoitza egunkaria eguzkia EHZ eingeinke ekologia ekologikoa el corazon del sapo eliza emakumea emigrazioa erlijioa errepresioa eskohitza Eskoitza eskoriatza eskutitza estandarrak estricalla Eurocopa euskal herria euskal literatura musika euskal-selekzioa euskalgintza euskara euskera eztabaida facebook firefox futbola gabonak Galeano Galiza garapenerako lankidetza Gari garraio publikoa Gioconda Belli gmail gnu/linux gogoeta Haiti hauteskundeak Hautespen naturala herri indigenak hipokrisia hotmail IE inboluzioa informatika inkernu inkernu agurra 5 urte integrazioa internet internet explorer irak irteera jaiak jaixak jamendo janari bilketa kataia eten barik kloakao kontsulta kontsumitzaile kooperatiba kotxeak krisia Kultura laboa lehendakaria librezale Liburutegia lokalizazioa memoria Michael Jackson miss miusikal moments monarkia mozilla mugikorrak musika musika askea natura nazioak nekazaritza nortasuna nubi elkartea obaba ondare historikoa oporrak palestina Pirritx Porrotx sarrerak psikosia poesia postarixa presoak sagardotegia sahara san pedroak san pedruak Sanpedruak sarea seiluak senidetzea SGAE google software librea sormena toponimia twitter ubuntu umorea willis drummond windows wordpress xenofobia Zientzia zinia


Blog honetako edukiak Creative Commons BY-SA 3.0 lizentziaz babestuta daude.