eskohitza.com

EskohitzaBlogakLibre eta euskaldun → Firefox ezagutzen I: zer da? nola instalatu?

RSS 2.0

Firefox ezagutzen I: zer da? nola instalatu?

Pertsona bat software librera hurbiltzeko biderik errazena, nire ustez, aldaketa txikiak ematea da. Eta lan horretarako aplikaziorik aproposena Mozilla Firefox da dudarik gabe.
Barkatuko didate Eskohitzan nabigatzaileei buruz irakurtzeaz nazkatuta daudenek, baina artikulu hau orain dela askotik neukan erdi-idatzita eta orain arte ez dut denborarik izan argitaratzeko... Josebak idatzitako artikuluko inkestan zure bozka aldatzeko aukera bat izan daiteke, Firefox nola instalatu pausoz-pauso azalduko baitut. Bide batez, ostegunean oporretara noanez, ez ditut erantzunak irakurriko egun batzutan. Ikusi arte!

 

Baina zer da Firefox? Firefox Mozilla fundazioak garatutako nabigatzaile askea da. Eta denok ondo ulertzeko, lehenengo azalduko dizuet zer den nabigatzaile bat, zein aukera dauden merkatuan, eta azkenik, Firefox nola instalatu pausoz pauso.

Zer da nabigatzaile bat?

Nabigatzaile bat aplikazio bat da. Aplikazio bat Internet sareko edukiak irakurri, ikusi eta entzun ahal izateko. Izatez, momentu honetan, nabigatzaile bat darabilzu artikulu hau irakurtzeko. Seguruenik, nabigatzaile bat zer den ez badakizu, Microsoft Windowsek defektuz ekartzen duena erabiliko duzu: Internet Explorer. Bai, e urdindun ikono bat duena.

Nabigatzaile desberdinak, gainbegiratua

Windows Internet Explorer

Microsoft konpainiarena nabigatzailerik ezagunena eta erabiliena da, argitaratutako bere bi bertsio kontutan hartzen baditugu. Eta, egia esan, txarrena ere bai. Alde batetik, sareko estandarrak ez ditu batere errespetatzen, eta hori erabiltzaileentzat horren txarra ez den arren, garatzaileentzat amesgaizto bat da. Gainera, dituen segurtasun zulo guztiekin, birusen oso lagun ona da.

Opera

Doako nabigatzaile alternatiboa (baina ez librea). Ezaugarri berriak eta nabigatzeko era berritzaileak sortu izan ditu, eta merkatuaren zati bat lortzera iritsi da.

Safari

Appleren nabigatzailea. Orain arte bizkortasuna izan da bere ezaugarririk nabarmenena, baina atzean gelditzen ari da. Estandarrak behar bezala errespetatzen ditu.

Google Chrome

Google makrokonpainiak sortutako nabigatzailea, oraindik oso berde dagoena, nahiz eta sona handia izan duen. Kode irekikoa da, bai, baina... Zure informazio guztia, dena, Googleren eskuetan utzi nahi duzu? Ni ez nahiz fido.

Mozilla Firefox



Eta azkenik, interesatzen zaiguna: Mozilla Firefox. Nabigatzaile libre hau batez ere oso pertsonalizagarria da. Horrez gain, segurua, bizkorra, eta euskalduna. Nire gomendioa: erabili Firefox. Baditu hobetzeko gauza batzuk, adibidez estandarrak ehuneko ehunean errespetatzea, baina orokorrean onena da.

Mozilla Firefox instalatzea erraza da

Mozillaren nabigatzailea deskargatu eta instalatzea oso erraza da. Jarraitu ondorengo pauso hauek:

  1. Zabaldu nabigatzaile bat eta sartu Mozilla Europe webgunera. Bertan, Firefoxi buruzko informazio mordoa euskaraz izateaz gain, nabigatzailea deskargatzeko lotura daukazu. Egin klik, eta jaitsi fitxategia.
  2. Egin klik bikoitza deskargatutako fitxategian (instalatzailea), eta sakatu "Jarraitu" instalazioa bukatu arte.
  3. Kitto! Orain hasi zaitezke Firefox erabiltzen.

 

Ubuntun errazagoa da...

Gehienok ez duzue jakingo Ubuntu zer den ere... baina izen honetara ohitzen joan zaitezten... GNU/Linux sistema eragilearen banaketa bat dela esango dizuet. Zer? Lasai, azalduko dizuet aurrerago, oraingoz ikusi nola instalatzen diren aplikazioak/programak Windowsen baino errazago:

  1. Aplikazioak > Gehitu/Kendu...
  2. Aukeratu Firefox eta sakatu "Aldaketak aplikatu"
  3. Kitto! Interneten instalatzailearen bila aritu beharrik gabe!

Zabaldu | Bildu

Erantzunak

Leire 2009-07-29

Oso artikulu ona, motza, sinplia eta ulertzeko errexa, bikaina.

Ondo pasau oporrak!!

Bueltan egongo gare

Leire (beste leire bat) 2009-07-29

Nik galdera pare bat daukot:

Eskoriatzako udalean software librea erabiltzen al da?

Eskoriatzako liburutegian, jendeak erabil ditzakeen ordenagailuetan, ze sistema operatibo eta ze programa mota daude erabilgarri?

Jendeari software librearen aukerak erakusteko bide bat ez al litzake izango, adibidez, liburutegiko ordenagailuetan ubuntu, open office, firefox, etabar erabiltzea? Bueno, liburutegian esan dot, baina ez dakit Eskoitzan beste lekuren baten jendeak libreki erabil ditzakeen ordenagailurik dauen...

Ondo ibili!

ibai 2009-07-29

Aupa Leire ta Leire. Eskerrik asko bioi!

Bigarren Leire: galdera interesgarriak, eta zoritxarrez uste dut erantzunak EZ eta SOFTWARE LIBRERIK EZ (agian Firefox...?) izango direla. Guztiz ados liburutegian software librea erabiltzea izango litzakeela onena diozunean, eta honekin lotuta, albistetxo bat: http://www.librezale.org/foroa/viewtopic.php?id=1824

Bihar goizean banoa oporretan, baina itzultzen naizenerako gustora ikusiko nuke udaleko langileren baten erantzuna edo, ea zerbait pentsatu den honen inguruan, etab.

Ondo izan!

http://www.blogari.net/euskeraikasi/2009 2009-12-08

Azalpena oso ondo dago.

Baina are hobeago egongo litzateke BIDEO TUTORIAL batekin. Ba al daki norbaitek nola egin bat?? Nik Wink programa ezagutzen dut, baina ez dut lortu bideo bat sortzea.

Nik uste Software libre eta euskalduna hedatzen lagunduko lukeela, batez ere adituak ez direnen artean.

Zeuk erantzun

(ez da publikatuko) (zenbakiz idatzi)

Ubuntu

Erabili Ubuntu, bizi libre

Twitter

    Azken erantzunak

    Etiketak

    abeltzaintza AEB AHT Aitzorrotz albisteak 2.0 Alejandria alkatea android android euskeraz AP-1 arazoa aretxabaleta argia sariak arrazakeria askatasuna Atxorrotx autopista barkos iraulis Bazen behin... bertso afaixa bertsuek bidehuts bioerregaia bloga boterea bush Compartir Dóna Gustet copyleft Darwin demokrazia dragoibola dragonball Eboluzioa Eduardo EEBB egoitza egunkaria eguzkia EHZ eingeinke ekologia ekologikoa el corazon del sapo eliza emakumea emigrazioa erlijioa errepresioa eskohitza Eskoitza eskoriatza eskutitza estandarrak estricalla Eurocopa euskal herria euskal literatura musika euskal-selekzioa euskalgintza euskara euskera eztabaida facebook firefox futbola gabonak Galeano Galiza garapenerako lankidetza Gari garraio publikoa Gioconda Belli gmail gnu/linux gogoeta Haiti hauteskundeak Hautespen naturala herri indigenak hipokrisia hotmail IE inboluzioa informatika inkernu inkernu agurra 5 urte integrazioa internet internet explorer irak irteera jaiak jaixak jamendo janari bilketa kataia eten barik kloakao kontsulta kontsumitzaile kooperatiba kotxeak krisia Kultura laboa lehendakaria librezale Liburutegia lokalizazioa memoria Michael Jackson miss miusikal moments monarkia mozilla mugikorrak musika musika askea natura nazioak nekazaritza nortasuna nubi elkartea obaba ondare historikoa oporrak palestina Pirritx Porrotx sarrerak psikosia poesia postarixa presoak sagardotegia sahara san pedroak san pedruak Sanpedruak sarea seiluak senidetzea SGAE google software librea sormena toponimia twitter ubuntu umorea willis drummond windows wordpress xenofobia Zientzia zinia


    Blog honetako edukiak Creative Commons BY-SA 3.0 lizentziaz babestuta daude.