Blogak - Eskohitza.com eu http://www.eskohitza.com/blogak/index.php Eskohitza.com-eko blogetako artikuluak Android Euskeraz Albisteak 2.0 saioan http://www.eskohitza.com/blogak/artikulua.php?id=135 http://www.eskohitza.com/blogak/artikulua.php?id=135 Tue, 15 Jun 2010 07:00:00 GMT Joseba Gabilondo (Txefriki)

Android Euskeraz protektuan gora-beherak Albisteak 2.0 saioan

Danbolinerokua.com blogetik ekarria by-nc-sa lizentziapean.

Maiatzan 22an publikatu genuen Android Euskeraz preAlpha frogako bideoa. Publikatu ta gutxira hasi ginen feedback-a jasotzen, ta lehenengokoak Albisteak 2.0ko mutilak izen ziren, saio baten euskeraketen inguruan hitzegiteko proposamena botaz. Esan eta egin!
Aurreko astean egin genuen elkarrizketa. Elkarrizketa berezia, Skype bidez Albisteak 2.0 saioan egindako lehenengoa. Ea ez den azkena!

Hemen saioa osorik:

 

Esperientzia polita. Pixkat frikia… :-P
Guretzat positiboa izan zen eta baita euskal komunitatearentzat ere, komunitatean egiten den lana sarean zabaltzeko.

Eskerrik asko Albisteak 2.0 saioko lantaldeari!

Baina gogoratu oraindik euskeraketak amaitu gabe daudela! Gutxi falta zaigu %100era heltzeko! Beraz izena emanda duzuenok gogor euskeraketari eta oraindik izena eman ez duzuenoi, animatu izena ematera hemen!

 

 

]]>
Kriseilu bat piztu da Euskal herriko zeruan http://www.eskohitza.com/blogak/artikulua.php?id=134 http://www.eskohitza.com/blogak/artikulua.php?id=134 Thu, 27 May 2010 07:00:00 GMT Larraitz Iparragirre (Karraxkamendiko txondorra)

Izan direlako gara


[19]tasio580.jpg

]]>
Ekonomiaren tragikomedia http://www.eskohitza.com/blogak/artikulua.php?id=133 http://www.eskohitza.com/blogak/artikulua.php?id=133 Fri, 21 May 2010 07:00:00 GMT Euxe (Herri puta hontan)

Krisia sortu dutenak krisitik irabaziak ateratzen dituzte; beraz, hogei urtero sortuko dute beste krisi bat

Eszenatokia: Edozein gizarte "demokratiko" kapitalista.

Lau pertsonaia nagusik osatuko dute ipuina. Izen ingelesa jarriko diegu. Lau pertsonaiok: Mrs. Bank, Mr. Rich (Mrs. Empresary-ren senarra), Mr. Politic eta Mrs. Worker (Mr. Hipotec-ekin ezkondu aurretik Mrs. Proletary).

0-15 urteak: Mrs. Bank eta Mr. Rich beraien eta Mrs. Worker-en diruarekin jostatzen ibiliko dira. Batetik interesa gehitu, espekulatu, hipoteken interesak igo eta jaitsi, etxeen prezioa igo eta igo, ... Guzti hau egiteko beraien lagun den Mr. Politic-en laguntza jasotzen dute. Urte horietan zehar, Mrs. Bank eta Mr. Rich gero eta aberatsago egingo dira. Urtero-urtero, aurreko urtean zutenaren bikoitza jasoko dute. Beraz, 15 urtetan aspertu arteko dirua jasoko dute. Bitartean, Mr. Politic A eta Mr. Politic B egongo dira gobernuan, biek ere faboreak egingo dizkiote Mrs. Bank eta Mr. Rich-i eta gero, Mr. Politic guztiak jasoko dute fabore hauen ordaina (erregaloak, sobreak, ondo ordaindutako postutxoak lana utzi eta gero...).

15-20 urteak: Mrs. Bank eta Mr. Rich-ek aberasteko egindako trikimailu guztiek (existitzen ez den dirua sortu eta alde batetik bestera mugituz) katapun egiten du eta orduan Mr. Crisis agertzen da eszenan. Beste pertsonaia guztiak Mr. Crisis eszenatik bota nahi dute, Mr. Crisis pertsonai gaiztoa baita. Nola bota dezakete eszenatik? Mr. Politic-ek hartzen ditu erabakiak. Mrs. Bank-i laguntzak ematen dizkio eta honek Mr. Rich-i berdin. Diru hau ateratzeko aukera bakarra dago: Mrs. Bank eta Mr. Rich-en dirua ondo gordeta dagoenez (Mrs. Fiscal Paradise-k gordetzen du) aukera bakarra Mrs. Worker-i dirua eta eskubideak kentzea da.

20-25 urteak: Mr. Crisis eszenan dago, baina bakarrik Mrs. Worker-ekin batera agertzen da. Mrs. Bank eta Mr. Rich eszenan sartzerakoan ez dugu Mr. Crisis somatzen. Mrs. Worker nahiko gaixorik dagoela esango genuke, itxura txarra dauka. Beste pertsonaia guztiek, aldiz, oso itxura ona dute, eroso, indartsu dirudite.

25-40 urteak: 0-15 urteak moduan, baina Mrs. Worker hasierako urteetan baino dexente ahulago eta beste pertsonaiak (Mrs. Bank, Mr. Rich eta Mr. Politic) beren tenorean, elegante-elegante.

 

 

]]>
Android euskeratzen http://www.eskohitza.com/blogak/artikulua.php?id=132 http://www.eskohitza.com/blogak/artikulua.php?id=132 Mon, 17 May 2010 07:00:00 GMT Joseba Gabilondo (Txefriki)

Googleen "Android" sistema eragilea euskeratzeko taldea antolatzen ari da sarean.

Danbolinerokua.com webgunetik ekarritxa.

Bada ia urte erdi HTCMania komunitatean, Android hizkuntza ezberdinetara itzultzen hasi zela. Euskerara ere bai, noski. Baina azkenaldian geldi xamar dago. Kaña pixkat sartu behar da falta dena euskeratzeko.
Hortarako ZUtaGu sare-sozialean, “Android” taldean, eztabaida bati berriz ekin zitzaion pasa den asteburuan, eta Android euskeratzeko taldetxo bat sortzen hari gara.

Taldean parte hartu eta Android euskeratzeko prest dagoen edonor izena ematera animatzen dut. Formulario bat sortu nuen aurrekoan, bertan izena eman eta dena prest dagoen momentuan, lanari ekingo diogu! Hemen formularioa.

android-ehe

 

 

]]>
"El Bandolerismo de Sandino en Nicaragua" liburuaren aurkezpena http://www.eskohitza.com/blogak/artikulua.php?id=131 http://www.eskohitza.com/blogak/artikulua.php?id=131 Mon, 10 May 2010 07:00:00 GMT Larraitz Iparragirre (Karraxkamendiko txondorra)

"El Bandolesmo de Sandino en Nicaragua" liburuaren aurkezpena, maiatzak 12an izango da Eskoriatzan.

Aste honetan zehar Nikaraguako borrokalari historikoa izan zen Augusto C.
Sandinoren iloba Walter Castillo Sandino eta bere emaztea den Marbelly
Castillo izango dira Euskal Herrian.

 Walter eta Marbellyk atera berri duten liburuaren aurkezpenak egingo dute
"El bandolerismo de Sandino en Nikaragua".

Hona hemen ekitaldien kartela:

[19]W.C. Sandinoren hitzaldiak..jpg

]]>
Zer iruditzen zaizu 'Kataia eten barik' egitasmoa? Nola hobetu daiteke? http://www.eskohitza.com/blogak/artikulua.php?id=129 http://www.eskohitza.com/blogak/artikulua.php?id=129 Sun, 25 Apr 2010 07:00:00 GMT Eskohitza.com (Eskohitza blog komunitatea)

Aurten ere, liburuaren nazioarteko eguna aprobetxatuz, "Kataia eten barik" ekitaldi multzoa antolatu dute, kulturaren transmisioa eta irakurzaletasuna bultzatzeko. Zer deritzozu? Nola hobetu daiteke? Eman zure iritzia!

Gogoratu libre dela norberaren iritzia ematea, betiere gainontzekoak iraindu gabe.

]]>
Zorionak Marixol!!! http://www.eskohitza.com/blogak/artikulua.php?id=127 http://www.eskohitza.com/blogak/artikulua.php?id=127 Sun, 25 Apr 2010 07:00:00 GMT Larraitz Iparragirre (Karraxkamendiko txondorra)

Zorionak Marixol!!!

Maite zaugu.

]]>
Androidea ere GNU/Linux da http://www.eskohitza.com/blogak/artikulua.php?id=126 http://www.eskohitza.com/blogak/artikulua.php?id=126 Wed, 21 Apr 2010 07:00:00 GMT Ibai Oihanguren (Libre eta euskaldun)

Artikulu hau neure buruaren onean bakarrik pentsatuta idazten dut, Nexus One mugikor bat irabazi ahal izateko zozketa baten sartzeko. Baina hala ere, informazio interesgarria dauka! Mugikor berria erostekotan bazabiltza, agian interesatuko zaizu.

Bai. El androide libre blogean (www.elandroidelibre.com) Nexus One mugikor bat oparituko dute, eta ez dut aukera galdu nahi. Baina ondoren Android-i buruz esango ditudanak ez dira gezurrak (nire iritziz). Zertarako esan gezurrik, seguruenik blog horretakoek euskaraz ulertzen ez badute?

Zer da Android?

Android sistema eragile bat da. Windows bezala. Ubuntu bezala. Mac OS X bezala. Baina batez ere mugikorrentzako egina dago. Eta Ubuntu bezala, Linux da barruan daukana: software librea.

 

[11]android_logo.png

 

Android Inc. enpresak garatu zuen, eta gero enpresa hau Googlek erosi zuen. Ordudanik egin da ezaguna Android sistema eragilea, eta hau daramaten mugikorrak: HTC Magic, HTC Hero, HTC Legend, Nexus One,...

Apple enpresaren iPhone ospetsuaren aurkari oso onak bilakatu dira Android-dun mugikorrak, mugikorrak baino ordenagailu txikiak direlako.

Sartu Youtuben, eta bilatu "Android". Nik azalduta baino hobeto ikusiko duzue zertarako gai den.

 

P.D.: Nexus One-a irabazten badut komentatuko dut hemen ;)

]]>
Ospitalekoak. Mikel Antzaren lehen eleberria kalean http://www.eskohitza.com/blogak/artikulua.php?id=125 http://www.eskohitza.com/blogak/artikulua.php?id=125 Tue, 20 Apr 2010 07:00:00 GMT Larraitz Iparragirre (Karraxkamendiko txondorra)

Apirilak 22en egingo du Susa argitaletxeak Mikel Antzaren Ospitalekoak eleberriaren aurkezpen ekitaldia.

Susa literatura argitaletxeak Mikel Antzaren OSPITALEKOAK nobela aurkeztuko du:

Apirilak 22 (osteguna)

Goizeko 11:00etan

Donostiako Udal Liburutegiko sotoan (San Jeronimo kalea)

http://www.susa-literatura.com

]]>
Librezale berria abian da! http://www.eskohitza.com/blogak/artikulua.php?id=123 http://www.eskohitza.com/blogak/artikulua.php?id=123 Tue, 02 Mar 2010 08:00:00 GMT Ibai Oihanguren (Libre eta euskaldun)

Software librearen eta euskararen alde egiten duen taldea da Librezale. Ni ere bertako kide naiz, eta gogo eta asti pixkat duen edonor izan liteke. Gaur sareratu dugu Librezaleren webgune berria.

Librezaleren webean bertan aurkituko duzuen oharra daukazue jarraian:

 

Software librea euskaraz sustatzen duen Librezale taldea osatzen dugunok webgune berria jarri dugu abian gure jarduerak bideratzeko. Itxura berriturik, webgune dinamikoagoa eratu dugu eta bertan zegoen informazioa eguneratu dugu.

[11]Librezale-logoa.png

Orain albisteak modu argiagoan eskaintzen dira, webgunearen azalean, eta honekin batera gizarte-sareetan eta gure foroan dauden mezu-trukeak erakusten dira.

Librezaleren foroa euskarazko software librearen inguruko zalantzak eta ideiak partekatzeko tresna garrantzitsua bihurtu da azken urte hauetan. Orain aurpegia garbitu diogu eta orain arte bete duen funtzioa betetzen jarraitzea nahi genuke.

Webgune berrian garrantzi berezia eman diogu aplikazio informatikoak euskaratzeko prozesuaren azalpenari. Lokalizazio-gida izeneko atalean lan horretan hasi nahi duenak edo gehiago sakondu nahi duenak informazio baliagarria aurkituko du. Lan-tresnak atalean, bestalde, euskaratzeak egiteko erabil daitezkeen hainbat aplikazio, formatu eta baliabide azaltzen dira. Honi lotuta, Librezalek Pootle web aplikazioa dauka instalatuta bere zerbitzarian, itzulpenak auzolanean bideratzeko.

Librezale parte-hartze irekiko taldea da: edozeinek har dezake parte inolako arazorik gabe eta bakoitzak ahal duen neurrian. Ez dugu egitura finkorik eta gure komunikazio-tresnak webgunea, foroa eta posta-zerrendak dira. Elkarrizketa eta eztabaida nagusia Librezale posta-zerrendan ematen da.

Lagundu nahi baduzu, hainbat moduz egin dezakezu: itzulpenak egiten, foroetan agertzen diren zalantzak argitzen, euskaratutako aplikazioak sustatzen… Begiratu webguneko Parte hartu nahi duzu? atala informazio gehiagorako. Baina kontuan izan gure filosofia. Jatorri eta ikuskera askotako lagunak ari gara Librezalen eta denok ere oinarrizko printzipio batzuk jarraitzen ditugu:

  • Aplikazio informatikoak euskaraz edukitzeko lan egiten dugu.
  • Software librea lehenesten dugu, askatasun gehien ematen duena delako.
  • Gure lanak ere lizentzia libreekin banatzen ditugu, egindako lana etorkizunerako ere baliagarria izatea nahi dugulako.
  • Zubiak eraiki behar direnez, plataforma anitzetan dabiltzan programak lehenesten ditugu.
  • Estandar eta formatu irekien alde egiten dugu, aukerak aukera, elkar ulertzeko ezinbestekoak direlako.

Librezaleren izaerarekin bat datozen tresna informatikoak hobetsi ditugu webgune berria egiteko. Orririk gehienak wiki eran osatu ditugu MediaWiki aplikazioa erabiliz, tresna honek bistako abantailak eskaintzen baitizkigu librezale guztiok elkarlanean aritzeko. Horrez gain, WordPress erabili dugu albisteak kudeatzeko eta FluxBB aukeratu dugu foroa zaharberritzeko.

Gurekin lan egin nahi baduzu, bisita gaitzazu:
http://librezale.org

]]>